Euskaraldia «milaka lagunen ariketa kolektiboa izan zen». «Helburuak euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohiturak aldatzea izan z...

Euskaraldia «milaka lagunen ariketa kolektiboa izan zen». «Helburuak euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohiturak aldatzea izan ziren eta dira, bai gizarte mailan zein bakoitzaren plano pertsonalean» diote Euskaraldiaren antolatzaileek. Euskararen erabileran hazkundea gertatzea ez da faktore bakarraren ondorio. «Ezagutza handitzeak soilik, bere horretan, ez dakar automatikoki erabilera handitzea».
Horren jakitun egin izan dira hainbat ekimenak eta planak eta hortik abaitu zen Euskaraldiaren lehen ideia ere, ekimen bakarrak erabileraren auziari buelta emango ez dioenaren kontzientziarekin. «Ariketa soziala proposatuta, ikerketa ere abiatu zen iazko edizioan. Oraindik ez dira emaitzak ezagutzen, irailean aurkeztu eta argitaratuko dira. Horiek ere oinarri izango dira bigarren edizioko diseinuan egokitzapenak egiteko», azpimarratu dute antolatzaileek. Hala ere, eta ikerketaren emaitzen zain, jasotako iritzi eta dautetatik hainbat irakaspen gelditu dira bigarren edizioa antolatzeko Euskaraldiako arduradunentzat. «Gizartean barneratuta dauden arau sozial sakon batzuk aldatzea garrantzitsua dela erakutsi digu ariketak. Euskarazko lehen hitzaren balioa eta ulermenaren balioa agerian geratu dira horrela. Sakonean dauden arauak zalantzan jarri eta berriak kokatzen dira horrela».
«Euskararen aldeko jarrera agertzetik harantzago, hizkuntza prak-tikan eragiteko ariketa proposatuta euskal hiztunak urratsak emateko prest agertzen garela ere erakutsi du Euskaraldiak. Horregatik, kanpaina bat baino ariketa praktikoa da Euskaraldia eta horretan sakontzen jarraitzeko auekra ematen du, beste eragile batzuei ere ekintza zehatzak proposatuz», azaltzend ute Euskaraldiaren arduradunek. Gaineratu dutenez, «ohiturak aldatzeko, portaerak gako direla ere erakutsi du lehen Euskaraldiak. Horregatik ariketan proposatutako rolak (ahobii edo belarriprest), gaitasunari baino, portaerari lotu zaizkio. Honek ere aldaketa handia ekarri du orain arte euskararen alde egin diren beste ekimen handi batzuekiko, baita hiztunen azterketak egiteko erabilitako eskemekiko ere».
by via RSS de noticias de portada
COMMENTS