$type=grid$count=4$tbg=rainbow$meta=0$snip=0$rm=0

Euskararen alde 'Klika' egitera gonbidatuko du 21. Korrikak

SHARE:

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean. 'Klika' da hautatutako leloa: ...

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean. 'Klika' da hautatutako leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia. Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan... ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta

Korrikaren 21. edizioa aurkeztu dute AEK eta Korrikaren arduradunek Donostiako San Telmo museoan egindako agerraldian. 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da euskararen aldeko lasterketa, Gares abiapuntu eta Gasteiz helmuga hartuta. Gasteizen bertan jakingo da Korrikaren sekreturik handienetakoa: lekuko barruan milaka kilometro egin dituen mezuaren egilea.

AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikaren esanetan, Korrikak hasierako helburu bikoitzari eusten dio: babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea. Ildo horretan, euskaltegiei bideratzen zaizkien baliabideak oraindik «ez nahikoak» direla esan du Mugikak, aurrerapausoak izan direla aitortu badu ere. Helduek euskara doan ikasteko aukera izan dezaten bideak zabaltzea aldarrikatu du.

Hiztunen aktibazioaz ere mintzatu da Mugika: «Ezinbestekoa da helduen espazioek euskaraz funtzionatzea». AEKren helburua euskaraz bizitzea izanik, erronka globaltzat hartzen dute, eta horretan ari dira hasi berri den ikasturtean. Euskaraldia ariketa soziala ere gogoan izan du: «Zinez sinesten dugu euskaltegietan, mintzapraktika egitasmoetan, enpresetan normalizazio planak dituzten langileen artean, milaka eta milaka ahobizi eta belarriprest aterako direla». Zeregin horretarako, erritmoak azkartzea eta aliantza estrategikoak egitea giltzarriak direla adierazi du.

Korrikaren beraren mamiari erreparatuta, Asier Amondo Korrikaren arduradunak eman ditu azalpenak. «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Hala dio 21. Korrikaren mezuak. Erabat lotuta dago, beraz, Euskaraldiarekin eta ohitura aldaketarekin. Konpromisoak hartzeko garaia dela esan du Amondok.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenak ere, Klika egin zuen bere garaian, eta jarrera aldaketa bultzatu zuen kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan, politikan... Horrexegatik eta Txillardegik Euskara Batuaren sorreran izan zuen funtsezko paperagatik erabaki dute AEK-k eta Korrikak Txillardegi omentzea 21. edizio honetan.


by via RSS de noticias de portada

COMMENTS

Nombre

noticias,1,
ltr
item
Área nueva: Euskararen alde 'Klika' egitera gonbidatuko du 21. Korrikak
Euskararen alde 'Klika' egitera gonbidatuko du 21. Korrikak
https://static2.diariovasco.com/www/multimedia/201811/07/media/cortadas/korrika2-kJgE-U601494499546cfE-624x385@Diario%20Vasco.jpg
Área nueva
https://are1anueva.blogspot.com/2018/11/euskararen-alde-klika-egitera.html
https://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/2018/11/euskararen-alde-klika-egitera.html
true
5629917481694580996
UTF-8
Loaded All Posts Not found any posts VIEW ALL Readmore Reply Cancel reply Delete By Home PAGES POSTS View All RECOMMENDED FOR YOU LABEL ARCHIVE SEARCH ALL POSTS Not found any post match with your request Back Home Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday Sun Mon Tue Wed Thu Fri Sat January February March April May June July August September October November December Jan Feb Mar Apr May Jun Jul Aug Sep Oct Nov Dec just now 1 minute ago $$1$$ minutes ago 1 hour ago $$1$$ hours ago Yesterday $$1$$ days ago $$1$$ weeks ago more than 5 weeks ago Followers Follow THIS PREMIUM CONTENT IS LOCKED STEP 1: Share. STEP 2: Click the link you shared to unlock Copy All Code Select All Code All codes were copied to your clipboard Can not copy the codes / texts, please press [CTRL]+[C] (or CMD+C with Mac) to copy