$type=grid$count=4$tbg=rainbow$meta=0$snip=0$rm=0

196.000 lagunek ekingo diote Euskaraldiari, gehienak Gipuzkoan

SHARE:

Guztira 196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian, parte hartze zabala izango da beraz ostiral honetan, azaroak 23, martxan jarriko den ...

Guztira 196.000 lagunek eman dute izena Euskaraldian, parte hartze zabala izango da beraz ostiral honetan, azaroak 23, martxan jarriko den ariketan. Partaide horietatik %74ek eman dute ahobizi modura jarduteko izena eta %26 arituko da belarriprest rolean. Euskal Herriko 405 herritan eta ehunka entitatetan egon da izena emateko aukera, batzordeetan aritu diren milaka boluntarioei esker.

Ahobiziek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egingo diete 11 egunetan eta ezezagunei lehen hitza euskaraz egin. Ulertzen baldin badute, euskaraz jarraituko dute. Belarriprest rola hartu dutenek, berriz, euskaraz hitz egiteko gai diren mintzakide guztiei euskaraz hitz egiteko gonbitea egingo diete. Ariketa sozial handia izango dela azpimarratu dute antolatzaileek.

Partaideen ezaugarriei dagokienez, izena eman dutenen %63a emakumezkoa izan dela azpimarratu da, eta, adinari dagokionez, 16 urtetik gorako adin guztietako belarriprest eta ahobiziek egingo dute azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3an amaituko den ariketa. Bereziki azpimarratu da gazteen artean harrera oso ona izan duela ekimenak.

Lurraldez lurralde nabarmenak dira aldeak. Multzorik zabalena, 84.000, Gipuzkoan dago; ondotik datoz Bizkaia (68.500), Nafarroa (20.500), Araba (17.500) eta Ipar Euskal Herria (5.500).

Adin tarteka, berriz, talde nagusia (%28) 36 eta 45 urteen artean dago, gainerakoak, 65 urtetik gorakoena (%5) izan ezik, nahiko orekatuta dauden arren: 16 eta 25 urte artean %18ak; 26 eta 35 urte artean %18ak; 46 eta 55 urte artean %19ak eta 56 eta 65 urte artean %12ak.

Irailaren 20an ireki zen izen-emate epea oraindik itxi ez den arren (Euskaraldiko lehen egunetan irekita egongo da ariketara batzen diren azken orduko lagunek izena eman ahal izan dezaten), ahobizi eta belarriprest modura arituko diren partaideen datuak eman dituzte ostegun iluntze honetan Baionan egin den aurkezpen ekitaldian.

Ekitaldi horretan parte hartu dute entitate eta erakunde antolatzaileen ordezkariek, herrietako batzordeetako kideek, entitate sustatzaileek eta ahobizi zein belarriprest modura arituko diren hainbat herritarrek. Ondorengo lagunek hartu dute parte besteak beste: Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakari eta Baionako auzapezak; Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politikako presidente-ordeak; Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak; Paula Kasares Euskarabidea Nafarroako Euskara Institutuko Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak; Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak, eta Arrate Illaro Euskaltzaleen Topaguneko kide eta Euskaraldiko koordinatzaileak.

Azken bi hilabeteetan herriz-herri eta entitatez-entitate jasotako babes zabala eskertuz ariketara batzeko deia eginez amaitu dute antolatzaileek Baionako ekitaldia. Atxikimendu handi hau herritarrak ariketa sozialean murgiltzeko akuilu izango da, Euskaraldiko bozeramaleen ustez. Izan ere, ariketaren oinarria ahobizi eta belarriprest rola hautatu duten partaideek beraien eguneroko bizitzan harremanetan inertziak apurtu eta hizkuntza-ohiturak euskararantz ekartzea da. Horregatik, partaide guztiei ariketari ilusioz eta sendo heltzeko deia egin diete.


by via RSS de noticias de portada

COMMENTS

Nombre

noticias,1,
ltr
item
Área nueva: 196.000 lagunek ekingo diote Euskaraldiari, gehienak Gipuzkoan
196.000 lagunek ekingo diote Euskaraldiari, gehienak Gipuzkoan
https://static3.diariovasco.com/www/multimedia/201811/22/media/cortadas/Baiona3-kGeH-U6016569868439eB-624x385@Diario%20Vasco.jpg
Área nueva
https://are1anueva.blogspot.com/2018/11/196000-lagunek-ekingo-diote.html
https://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/2018/11/196000-lagunek-ekingo-diote.html
true
5629917481694580996
UTF-8
Loaded All Posts Not found any posts VIEW ALL Readmore Reply Cancel reply Delete By Home PAGES POSTS View All RECOMMENDED FOR YOU LABEL ARCHIVE SEARCH ALL POSTS Not found any post match with your request Back Home Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday Sun Mon Tue Wed Thu Fri Sat January February March April May June July August September October November December Jan Feb Mar Apr May Jun Jul Aug Sep Oct Nov Dec just now 1 minute ago $$1$$ minutes ago 1 hour ago $$1$$ hours ago Yesterday $$1$$ days ago $$1$$ weeks ago more than 5 weeks ago Followers Follow THIS PREMIUM CONTENT IS LOCKED STEP 1: Share. STEP 2: Click the link you shared to unlock Copy All Code Select All Code All codes were copied to your clipboard Can not copy the codes / texts, please press [CTRL]+[C] (or CMD+C with Mac) to copy