$type=grid$count=4$tbg=rainbow$meta=0$snip=0$rm=0

Hezkuntza hobekuntza aztertzeko batzorde monografikoa sortuko da Legebiltzarrean datozen egunetan

SHARE:

Ateri eman zaio hasiera goizean Kilometroak 2018 ekitaldiari Urretxu eta Zumarragan. Pasionisten elizan izan da hasiera ekitaldi ofiziala, ...

Ateri eman zaio hasiera goizean Kilometroak 2018 ekitaldiari Urretxu eta Zumarragan. Pasionisten elizan izan da hasiera ekitaldi ofiziala, eta bertan etorri da hezkuntza arloko gaurko albistea. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Hezkuntza sistema hobetu eta gaurkotzeko landutako oinarrizko dokumentuak Eskola Kontseiluaren ekarpenak jaso dituela aurreratu du eta datozen egunetan dokumentu honen inguruan eztabaida izateko batzorde monografiko bat sortuko dela legebiltzarrean. Hezkuntza arau berri baten bidean eman beharreko pausua aipatu du. Oinarri horrek beste erronka batzuei bidea emateko aukera aldarrikatu du sailburuak, eta «denok batera» pausua emateko gonbitea luzatu du.

Iragarpena eta gero etorri da ekitaldiko une hunkigarriena. Zumarraga-Urretxuko Ikastolan 29 urte bete dituzten udalekuak omendu dira. Eta festa giroan, erraldoien eta dultzaineroen laguntzaz eman zaio irekiera zirkuituari, eguzki printzak itxaropen giroa jarri dutelarik egun oparoa igarotzeko.

Zirkuituak 5,9 kilometro eta lau gune izango ditu gehieneko desnibela 200 metrokoa izango delarik. Ez da itxiera edo hesirik egongo, inklusibitatea, aniztasuna eta funtzionalitate berriak irudikatzeko diseinatu baita ibilbidea.

Ikastolan (Urretxuko Pagoeta auzoan) kokatuko da 1. gunea. Hau izango da Kilometroetako gune nagusia, bertan egingo baitira irekiera ekitaldia 9.30etan eta omenaldia eta lekuko ematea ondoren, eguerdian. Umeei eta haien gurasoei zuzendutako gunea izango da.

Bigarren guneak Zumarragako eta Urretxuko bi leku hartuko ditu: Euskadi enparantza eta Lizeoa, Klara Larrañaga parkearen ondoko zubiaren bitartez batuko direnak. Halaber, azpigune bat izango du Zelai Arizti parkean. Euskal kultura eta aniztasuna ardatz hartuta. Gune honetan antolatuko da azken urteotan hainbeste indar hartu duen Erronka.

Hirugarren gunea Etxaburun ezarriko da, eta gazteentzako kontzertuak egongo dira bertan. Gora jarraituz, Santa Barbarara helduko dira ibiltariak, laugarren gunera. Hemengo eskaintza ere gazteei zuzenduta egongo da bereziki. Pagoeta aldetik jaitsita Ikastolara helduko da berriz ibilbidea.

Antolakuntzak garraio publikoa erabiltzeko gonbitea luzatu du Urretxu eta Zumarragan ez baitaude soberan aparkatzeko tokiak. Renfek bere zerbitzua indartu du. 9.00tatik 13.00etara eta 18.00etatik 22.00etara 15 eta 20 minutuz behin izango dira trenak. Lurraldebusek ere autobus zerbitzu berezia eskainiko du, batez ere Deba ibaiaren arroatik datozenentzat. Bizikletaz iristeko ere bidegorri apartak daude.


by via RSS de noticias de portada

COMMENTS

Nombre

noticias,1,
ltr
item
Área nueva: Hezkuntza hobekuntza aztertzeko batzorde monografikoa sortuko da Legebiltzarrean datozen egunetan
Hezkuntza hobekuntza aztertzeko batzorde monografikoa sortuko da Legebiltzarrean datozen egunetan
https://static.diariovasco.com/www/multimedia/201810/07/media/cortadas/kilometroak-km6-U6011674902172Z-624x385@Diario%20Vasco.jpg
Área nueva
https://are1anueva.blogspot.com/2018/10/hezkuntza-hobekuntza-aztertzeko.html
https://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/2018/10/hezkuntza-hobekuntza-aztertzeko.html
true
5629917481694580996
UTF-8
Loaded All Posts Not found any posts VIEW ALL Readmore Reply Cancel reply Delete By Home PAGES POSTS View All RECOMMENDED FOR YOU LABEL ARCHIVE SEARCH ALL POSTS Not found any post match with your request Back Home Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday Sun Mon Tue Wed Thu Fri Sat January February March April May June July August September October November December Jan Feb Mar Apr May Jun Jul Aug Sep Oct Nov Dec just now 1 minute ago $$1$$ minutes ago 1 hour ago $$1$$ hours ago Yesterday $$1$$ days ago $$1$$ weeks ago more than 5 weeks ago Followers Follow THIS PREMIUM CONTENT IS LOCKED STEP 1: Share. STEP 2: Click the link you shared to unlock Copy All Code Select All Code All codes were copied to your clipboard Can not copy the codes / texts, please press [CTRL]+[C] (or CMD+C with Mac) to copy