$type=grid$count=4$tbg=rainbow$meta=0$snip=0$rm=0

Xanistebanetan jai giroa nagusi

SHARE:

Aurtengo xanistebanetan oiartzuarrak ederki gozatzen ari dira. Eguraldia lagun izan dute egun guztietan eta eguzkiak ederki berotu ditu oia...

Aurtengo xanistebanetan oiartzuarrak ederki gozatzen ari dira. Eguraldia lagun izan dute egun guztietan eta eguzkiak ederki berotu ditu oiartzuarrak. Lehen egunetik eskaintza zabala izan dute herritarrek: dantza, gastronomia, kirola, musika, ikuskizunak, kale animazioa... Atzo egun mundiala izan zen. Horiz jantzitako gazteak edonon ikusten ziren; plaza guztia bete zen bazkarian eta sonbrila eta jaimekin eguzkitik ihesi ikusi ziren zenbait gazte. Bazkalostean bingo umore-tsua egin zuten eta gero koadrilen arteko jolasak. Giro ederrean zeuden herriko gazteak. Arratsaldea borobiltzeko, berriz, Elektrotxufla taldearekin poteo musikatua. Gorputza ederki astindu ahal izan zuten gazte oiartzuarrek.

Arratsaldeko ekitaldiak ere oso giro ederrean ospatu ziren. Aipagarria Hau ez da kasualitatea bertso saio feminista jendetsua izan zen Kaxkazuri plazan. Karaokera hurbildutakoek hainbat euskal kanta abesteko aukera izan zuten eta baita koreografiaren bat dantzatu ere. Tio Teronen Festamentua ikuskizunak oso harrera ona izan zuen eta ordu txikiak arte Ezten Giro erromeriak dantzan jarri zuen Landetxeko plaza.

Haurren egunarekin agur

Aurtengo xanistebanak amaitzera doaz eta gaurko Haurren Eguna topera bizitu nahiko dute oiartzuarrek. Hala, goizeko 10:30etan Haurren Esku Pilota Txapelketaren finalak, binaka, jokatuko dira Kon-tzejupean. Gero, Gaztetxoen danborradaren txanda izango da. 12:00etan, berriz, Oiartzungo herri musika eskolaren kale bueltak. Gero, Arkume erretzea: Arkumea burduntzian, a ze poza tripan sartzerakoan herri-poteoa eta 14:30ean, arkume jatea izango da Doneztebe plazan.

Gero, arratsaldeko 16:30ean, xanistebanetako XXIII. Truk Txapelketa Madalensoro pilotalekuan. 16:00etatik 20:00tara, Haurtzaro Ikastolako jolastokian quad-ak, foro-koiote, gomina, indioak, txirrista eta fantasia puzgarriak. Den-dena doan, 3 urtetik 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Horren ostean txokolatada bertaratu diren guztientzat. Jarraian, 17:00etan hasita, Elorsoron areto-futbol txikia, Xanistebanetako txapelketako finalak jokatuko dira. Azkenik, Herri Bilguneak antolatuta, Aitor Txiki VI. Areto-futboleko txapelketaren finala.

Azkenik, gaueko 23:00etan, Altxa Porru taldearen emanaldia hasiko da eta 23:30ean Elizaldeko kaleetan zehar, zezen suzkoa ibiliko da.

COMMENTS

Nombre

noticias,1,
ltr
item
Área nueva: Xanistebanetan jai giroa nagusi
Xanistebanetan jai giroa nagusi
https://static3.diariovasco.com/www/multimedia/201808/06/media/cortadas/36893197--624x449.JPG
Área nueva
https://are1anueva.blogspot.com/2018/08/xanistebanetan-jai-giroa-nagusi.html
https://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/2018/08/xanistebanetan-jai-giroa-nagusi.html
true
5629917481694580996
UTF-8
Loaded All Posts Not found any posts VIEW ALL Readmore Reply Cancel reply Delete By Home PAGES POSTS View All RECOMMENDED FOR YOU LABEL ARCHIVE SEARCH ALL POSTS Not found any post match with your request Back Home Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday Sun Mon Tue Wed Thu Fri Sat January February March April May June July August September October November December Jan Feb Mar Apr May Jun Jul Aug Sep Oct Nov Dec just now 1 minute ago $$1$$ minutes ago 1 hour ago $$1$$ hours ago Yesterday $$1$$ days ago $$1$$ weeks ago more than 5 weeks ago Followers Follow THIS PREMIUM CONTENT IS LOCKED STEP 1: Share. STEP 2: Click the link you shared to unlock Copy All Code Select All Code All codes were copied to your clipboard Can not copy the codes / texts, please press [CTRL]+[C] (or CMD+C with Mac) to copy