$type=grid$count=4$tbg=rainbow$meta=0$snip=0$rm=0

Zamora, Larronde eta Zuazo, Sarako protagonista handiak

SHARE:

Idazleen 35. Biltzarra burutu da Sarako herrian. Protagonista nagusiak bi omenduak izan dira, Austin Zamora olerkaria (Senpere, 1943) eta J...

Idazleen 35. Biltzarra burutu da Sarako herrian. Protagonista nagusiak bi omenduak izan dira, Austin Zamora olerkaria (Senpere, 1943) eta Jean-Claude Larronde historialaria (Baiona, 1946), baina Koldo Zuazo hizkuntzalariaren ‘Sarako euskara’ liburuak ere jakin-min handia piztu du.

Eguerdi aldera eman zaie Biltzar Saria Zamora (Senpere, 1943) eta Larronderi. Austin Zamorari, Hatsaren Poesia izeneko ekimena dela eta, batik bat. Hogei urte badira Senpereko idazle hau hango eta hemengo euskal idazleen bilkura antolatzen hasi zela, olerkariak lehenbizi bildu egiten zirelarik –beti udaberri aldera– eta gero haien emaitzak liburu batean publikatzen zirelarik.

‘Hatsaren poesia’ izenburuko lehen olerki bilduma 1999an plazaratu zuen Zamorak. 41 lagunen olerkiak zekartzan lehenengo argitalpen hark; besteak beste, Ur Apalategi, Aurelia Arkotxa, Itxaro Borda, Joxe Austin Arrieta, Jon Cazenave, Eñaut Etxamendi, Xabier Iratzeder, Joan Mari Irigoien, Marijane Minaberry, Jose Luis Otamendi, Amaia Lasa eta Andoni Salamero. JoxAnton Artze zenak ere parte hartu zuen hasiera hartan, eta sekula ez zuen harremana eten. Iazko bilkurara azaldu zen. 1999ko liburuan haren olerki labur hau publikatu zen:

Lehen hatsa,

azken hatsaren

hastapen dugu

ta azken hatsa,

lehen hatsaren betea.

Nolatan ekin zion Zamorak Hatsaren Poesia antolatzeari ? Honela mintzatu da sari emate ekitaldian: «Ikusi nuen bazela galtze bat poesiaren mailan. Gertatzen zen hemengo jendeak frantsesez ere egiten zuela poesia. Nik uste dut norberak baduela barruan poesiaren funtsa. ‘Poesia’ hitz lodia da, baina da gauza bat guztiok barruan duguna. Mundu artaldetu honetan, poesiak poesiak erakusten digu pertsona bakoitza bakarra eta arraroa dela».

Beste omendua, Jean-Claude Larronde, historialaria da. Euskal nazionalismoaren inguruko gaietan dago espezializatuta.

Bordeleko Zuzenbide Fakultatean eta Ikerketa Politikoen Institutuan ikasi zuen eta 1972an doktore tesia burutu zuen, Txertoa argitaletxeak argitara eman zuena izenburu honen pean: ‘El nacionalismo vasco. Su origen y su ideología en la obra de Sabino de Arana-Goiri’.

Bestalde, Koldo Zuazoren ‘Sarako euskara’ liburua izan da Biltzarraren beste protagonista handia. Hizkuntzalari eibartarrak, berriz, Herriko Saria jaso du, Battitta Laborde alkateak emana. Herri horretako hizkeraren ezaugarriak eskaintzen ditu liburu horrek.

Saria jasotzeko unean, Zuazok Jose Miguel Barandiaran izan du gogoan: «Hementxe, Saran, bizi izan zen Barandiaran, 1936ko gerra piztu. Bazuen kaier bat, non bere gauzak apuntatzen zituen, eta 1953an, alde egin behar zuenean Atauna itzultzeko, hau idatzi zuen: ‘Sarako jendea ona izan da, leiala, eztia’. Niretzat ere onak izan zarete, leialak, eztiak».

Bost urte eman zituen Zuazok Sarako hizkera aztertzen, eta horretarako hainbat lagunekin elkarrizketatu zen, 80 urtetik gorakoei lehentasuna emanez. ‘Sarako euskara’ liburuak bi parte ditu; batetik, gramatika; bestetik hiztegi zabal bat, 4.236 sarrerakoa eta 389 azpisarrerakoa.

Era askotako salmahaiak izan ohi dira Saran. Batzuetan argitaletxeen mahaiak dira, beste batzuetan elkarteenak edota partikularrenak. Adibidez, Séverien Dabadie argazkilariak bazuen bere mahaia, non bere argazki-liburuak eskaintzen zituen. Horietako bat, ‘Euskal artzainak - Bergers basques’, Elkar etxeak argitara emandakoa. Hiru urtez jardun da mendirik mendi Ipar Euskal Herriko artzainei argazkiak egiten, eta tartea Aezkoa aldekoei ere egin dizkie, «goi mendi haietan ez baitago estatu-mugarik, bateko eta besteko artzainak noiznahi biltzen dira. Hain zuzen ere, mintzatu naizen artzainik zaharrena Aezkoakoa da, Orbaizetako Sabino Egurze».

COMMENTS

Nombre

noticias,1,
ltr
item
Área nueva: Zamora, Larronde eta Zuazo, Sarako protagonista handiak
Zamora, Larronde eta Zuazo, Sarako protagonista handiak
http://static2.diariovasco.com/www/multimedia/201804/02/media/cortadas/sara4-kbcF-U501486250136lFB-624x385@Diario%20Vasco.jpg
Área nueva
https://are1anueva.blogspot.com/2018/04/zamora-larronde-eta-zuazo-sarako.html
https://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/
http://are1anueva.blogspot.com/2018/04/zamora-larronde-eta-zuazo-sarako.html
true
5629917481694580996
UTF-8
Loaded All Posts Not found any posts VIEW ALL Readmore Reply Cancel reply Delete By Home PAGES POSTS View All RECOMMENDED FOR YOU LABEL ARCHIVE SEARCH ALL POSTS Not found any post match with your request Back Home Sunday Monday Tuesday Wednesday Thursday Friday Saturday Sun Mon Tue Wed Thu Fri Sat January February March April May June July August September October November December Jan Feb Mar Apr May Jun Jul Aug Sep Oct Nov Dec just now 1 minute ago $$1$$ minutes ago 1 hour ago $$1$$ hours ago Yesterday $$1$$ days ago $$1$$ weeks ago more than 5 weeks ago Followers Follow THIS PREMIUM CONTENT IS LOCKED STEP 1: Share. STEP 2: Click the link you shared to unlock Copy All Code Select All Code All codes were copied to your clipboard Can not copy the codes / texts, please press [CTRL]+[C] (or CMD+C with Mac) to copy